Okupatutako New York hiriko oinarrien deklarazioa

Dokumentu hau NYCko asanblada orokorrak 2011ko irailaren 29an adostua izan da.

Injustizia orokortu batez kexatzeko batu garen une onetan, ez dugu batu gaituena ahaztu behar. Hitz hauek, botereen aldetik erasotuak sentitzen diren guztiek elkarrekin gaudela ikusteko idatzi ditugu.

Gizateriaren etorkizuna guztion batasunean eta kooperazioaren ondorio izango den momentu batetan aurkitzen gara, non gure sistemak geure eskubideak babestu behar dituen. Boterea usteltzen bada, gizartearen esku geratuko da euren eta ingurukoen eskubideak bermatzea. Gobernuek gizartearen eskutik jasotzen dute boterea baina oraintxe badira inork aukeratu ez dituen korporazioak jendea eta lurraren aberastasunak lapurtzen eta beraz, ez daukagu benetako demokrazia bat, izan ere prozesu guztia botere ekonomiko horien esku geratzen baita. korporazioek agintzen duten momentu honetan, irabaziak pertsonen gainetik dauden unea, interesak justiziaren gainetik eta zapalkuntza berdintasunaren gainetik, zuengana jotzen dugu. Hemen bildu gara modu baketsu batean geure eskudeen alde eta gertakari guzti hauek ezagutu daitezen.

Korporazioak gure etxeekin geratu dira hipotekaren gauzatze ilegalez baliatuz, benetako hipoteka euren esku izan ez arren.

Estatutik jasotako diruarekin geratu dira, inolako zigorrik gabe, euren zuzendariak sekulako soldatak jasotzen jarraitzen duten bitartean.

Lan munduan adina, arraza, sexu, genero identitatea eta orientazio sexualarekin zerikusia duten ezberdintasun eta diskriminazioa betikotu dituzte.

Euren akatsengatik elikagaien erreserbak infektatu dira eta nekazal sistema txikitu dute monopolizazioaren bitartez.

Hainbat animaliren torturaren bidetik onurak lortu dituzte, praktika horiek ezkutatu dituzten bitartean.

Langileen eskubideak ezabatzen saiatu dira euren soldatak eta lan baldintza hobeak negoziatzen hasi diren guztietan.

Ikasleak milaka dolarretako zorrekin esklabizatu dituzte, edukazio bat, oinarrizko eskubideen artean aurkitzen dena, jaso ahal izateko.

Lana beste herrialdeetara eraman dute eta kanporatze hau langileen soldatak eta osasun laguntzetan presioa sartzeko erabili dute.

Auzitegiak manipulatu dituzte pertsonen eskubideak izateko, euren aurka inolako erantzunkizunik izan gabe.

Milloika dolar xahutu dituzte osasun zerbitzuak babesten dituzten kontratuez libratzeko aholkularitza juridikoan

Gure pribatutasunarekin komertziatu dute, merkantzia bat gehiago izango balitz bazala.

Indar militar eta polizialak erabili dituzte prentsa askatasunaren aurka joateko.

Kaltegarriak eta osasunarentzat txarrak ziren produktuak merkatuetatik kanporatzearen aurka agertu dira, euren onura ekonomikoak mantentzeko. Haiek dira politika ekonomikoak ezartzen dituztenak, ikusitako ondorio negatiboak izan dituzten arren.

Politikoei dirutzak eman dizkiete. Politiko horiek dira ondoren erregulazioetarako arauak ezartzen dituztenak.

Energia alternatiboak blokeatzen jarraitzen dute, petrolioaren menpekotasunak jarrai dezan.

Markarik gabeko medikamenduak blokeatzen jarraitzen dute, zeinak bizitzak salbatzeko eta laguntza eskaintzeko erabili daitezkeen, jada onura handiak sortu dituzten inbertsioak babesten jarraitzeko helburu bakarrarekin.

Petroleoarekin zerikusia duten arazoak (ihesak, osagaiak, etb.) ezkutatu dituzte euren onurarako.

Jendea desinformatuta eta izututa mantendu dute euren kominikabideez baliatuz.

Kontratu pribatuak izan dituzte presoen bizitzarekin amaitzeko, nahiz eta hainbat kasutan preso horien erruduntasunaren inguruko zalantza legitimoak egon diren.

Kolonialismoa mantendu dute bai gure mugen barruan eta baita kanpoan ere. Tortura eta zibilen hilketa kasuetan parte hartu dute atzerrian. Armak sortzen jarraitzen dute gobernuarekin kontratuak lortzeko. *

Munduko jende guztiari:

Guk, New York hiriko Asanblada orokorrak, Wall Street Liberty Squaren okupatzen dutenak, zuen boterea erreibindikatzera deitzen zaituztegu. Modu baketsu batean biltzeko eskubidea erabili dezaten, espazio publikoa okupatzera, dauzagun arazoak gestionatzeko prozesu bat sortzera eta guztiontzat erabilgarriak diren erantzunak bilatzera.

Demokrazia zuzen eta partehartzaile bat antolatzera animatzen diren guztiei gure dokumentazio, errekurtso eta elkartasuna eskaintzen diegu.

* Bidegabekerien zerrenda hau ez da itxia eta ez dago bukatuta.